XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PERFILA

Liburu berri bat ateratzeko prest

JOAN Mari Torrealdai euskal idazle eta kazetari bizkaitarra Foruan jaio zen 1942an. Parisen Soziologian lizentziatu zen, Okzitaniako Tolosan Teologian eta EHUn Informazio Zientzietan; bestalde, Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktore egin zen 1991n.

Euskal Idazleen Elkarteko idazkari 1969-70 eta Anaitasunako zuzendari izan da 1974-77

1960az geroztik Jakin aldizkariari lotuta dago; kolaboratzaile hasieran 1964-69 bitartean zuzendari eta 1977az gero Jakin aldizkari berrituko zuzendaria da.

Euskaldunon Egunkariako sustatzailea eta kontseiluko zuzendari izateaz gain, euskaltzain urgazle ere bada.

Artikulugile emankorra dugu Torrealdai; liburuak ere baditu, saiakerak eta kazetaritza-arlokoak batik bat.

Hona hemen bere argitalpen aipagarrienak: Iraultzaz -1973-, Euskal Idazleak Gaur -1977-, Euskal Telebista eta Euskara -1985- eta Euskal Kultura Gaur -1997-.

Euskaraz zer, zertaz, zertarako eta zeinentzat idazten den jakin nahiak bultzatuta, euskarazko liburugintzaren azterketa eta katalogazioari ekin zion duela hogei bat urte.

Lan horren berri urtero eman izan du Jakin-en.

Horrez gain, euskal liburuen hiru katalogo kaleratu ditu XX. Mendeko Euskal Liburuen katalogoa I, II, eta III, hain zuzen.

Neure areriorik garratzenari ere ez diot desiatzen honelako lanik esaten zigun irrifarra aguantatu ezinean.

Gobernutik ere neuri deitzen didate daturen bat behar izaten dutenean, baina bilketa lan hau beraien esku egon beharko luke eta ez partikular baten gogoaren arabera salatzen zuen bizkaitarrak.

Lanari ez dio geldiunerik eskaintzen eta atsedena ez da bere hiztegi pertsonalean agertzen, egunerokoan ez behintzat.

Laister kaleratuko du bere azken lana, El libro negro del euskera izenekoa.

XVIII. mendetik aurrera euskararen inguruan esan eta egin direnak agertzen dira hor. Estatuak monolinguismoa eredutzat hartzen duten garaia da, estatu-nazioaren hizkuntza bezala bat bakarra hartzen dutenekoa. Hori abiapuntutzat hartu eta gaur egunerainoko ibilbidea

Apirilean kaleratuko da eta bere ustetan aro guztietan izan dira euskararekiko iranak eta mesprezuak, ez bakarrik Frankoren garaian

Bide batez bildutako perlatxoak dira, nahiz eta azken bolada honetan sistematikoki bilduak ere izan.

Irakurle gehiago dagoenik ere ez du pentsatzen Torrealdaik: Titulu gehiago kaleratzen dira, tirada gutxikoak, baina horrek ez du esan nahi irakurle gehiago dagoenik